'Patin-gaua' izango da, hilean behin, Gasteizko kaleetan

Erredakzioa 2018ko ekainaren 8a

Gaur egingo dute lehenengoz 15 kilometroko ibilbidea.

Gero eta ohikoagoa da Gasteizko parke edota kaleetan jendea patinatzen ikustea. Beste hiri batzuetan egiten den bezala, kirol hori gustuko duen jendeari, modu seguruan, eta hiriko kaleetan barrena patinatu ahal izateko aukera bat eskaini nahi die Patin-gauak.

Hainbat patinaje talderen ekimenez, eta Udalaren laguntzarekin, ekainaren 8an, iluntzeko 22:30ean, lehendabizikoz abiatuko dute patinatzaileek ibilbidea.

Prado parketik hasita, Berpizkundearen plazaraino, 15 kilometroko luzera izango duen ibilbidea antolatu dute hiriko kaleetan barrena, 23:45 aldera bukatuko dutela aurreikusiz.

Izen-emateak bi euro balio du, eta udalaren web-orrian zein gizarte etxeetan egin daiteke. Izen-emateak patinatzaileentzako asegurua barne izango du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago