Harrikada Fest-en aurkezpen jaia izango da ostiralean Gasteizen

Erredakzioa 2018ko ekainaren 7a

Harrikada Fest jaialdia irailean izango da, baina ostiralean aurkeztuko dute. /Alea

Harrikada Fest musika elektronikoa eta arteak nahasten dituen festibalari ongietorria emango dio Gasteizek ekainaren 8an.

Ostiraleko egitaraua 21:00etan hasiko da Ta ezer ez da Berlin kontakizun musikatuekin, Joana Otxoa de Alaiza eta Garazi Ugalderen eskutik. Gasteizko Gaztetxeak Black Rabbit Greta Isabella Contek sorturiko film erotikoa aurkeztuko du, eta Erika Lust porno feministaren zuzendariak Conteren lana bere Xconfessions film erotikoen bilduman gaineratu zuen artista gonbidatua izango da.

Frau Kaufmann gazteak, Watergate edo Wild Renate bezalako Berlingo areto ezagunenetan ibili den musikariak, aurkezpenean parte hartuko du 23:00etan. Dj Cubok ere bere lekua hartuko du aurkezpenen egunean, punk, techno, soul zein musika jamaikarraren eragina islatuz. Harrikada Fest-en helburua Euskal Herriko herrialdeen arteko zubi lanak sortu eta Dj-ak zein sortzaile gazteak ezagutzera ematea da, Alemaniako sortzaileak erakartzearekin batera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago