Edurne deituko da Neska Txiki

Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 16:50
Neska Txikiren jaitsiera, iaz. /Alea

Haur eta Nerabeen Elkargunea osatzen duten 8 eta 14 urte bitarteko haurrek erabaki dute izena; Blanca eta Zuriñe ziren beste aukerak. 

Aurrerantzean Edurne izena izango du Neska Txikik. Hala erabaki dute Haur eta Nerabeen Elkargunean egindako parte-hartze prozesuaren bitartez; 8 eta 14 urte bitarteko haurrek erabaki dute. Edurne, Blanca eta Zuriñe artean aukeratu behar zuten jaietako protagonistaren izena, eta lehenengoa izan da irabazle.

2002an atera zen lehenengo aldiz Neska Txiki pertsonaia, eta 2008. urtean panpina. Aurten, gainera, lehendabiziko aldiz Zeledon eta Neska Txikiren jaitsiera tokiz aldatuko da; Plaza Berriaren ordez, Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko dute bi pertsonaiek. Jaitsieraren ondoren, San Migeleko balkoian agertuko dira, Zeledonek abuztuaren 4an egiten duen bezala.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide