Funkari tiraka, Jazzaldian

Mirian Biteri 2018ko uztailaren 17a

Gaurtik hasita eta uztailaren 21era, Brooklyn Funk Essentials, Kool & The Gang, Gasteizko Ganbara Orkestra eta Avishai Cohen tronpeta-jotzailea izango dira, besteak beste. 

Gaur hasiko da Gasteizko Jazz Jaialdiaren 42. edizioa. Urtero moduan, egitarau oparoa prestatu dute horren bueltan; eta ohikoa den moduan, gospel kontzertu batekin hasiko da aurtengo jazzaldia; hain justu, Chicagoko Leanne Faine & Favor taldeak emango duen emanaldiarekin.

Bestetik, egun horietarako aurreikusitako saio guztien artean nabarmentzekoa da uztailaren 20an, Gasteizko Ganbera Orkestrak Mendizorrotzan eskainiko duena; Perico Sambeat laukotearekin batera, Miguel Blancoren musika joko dute  Iker Sanchezek gidatutako 25 musikarik. Uztailaren 21eko gaua ere berezia izango da, Brooklyn Funk Essentials eta Kool & The Gang taldeen eskutik. 

Kontzertuetarako sarrerak salgai daude 20 eta 45 euro artean; abonamenduak ere jarri dituzte zaleen eskura.

Hona hemen egitaraua, osorik: 

Egitaraua, egunez egun

Mendizorrotzan

17. Leanne Faine & Favor.

18. Hudson y Al McKay´s Earth, Wind & Fire.

19. Carla Bruni – Mingus Big Band.

20. Gasteizko Ganbara Orkestra & Perico SambeatQuartet – Cory Henry & The Funk Apostles.

21. Brooklyn Funk Essentials – Kool&The Gang.

Principal antzokian

17. David Cid Trio – Joel Frahm.

18. Avishai Cohen.

19. Camila Meza.

20. Bridges con Seamus Blake.

21. Fred Nardin Trio – Fabrizio Bosso.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago