Euritakoa, begia eta irribarrea, Gasteizko jaiak iragartzeko

Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 12:31
2018ko jaietako kartel irabazlea.

Uxue Castillo Egurenen "Juego sí" aukeratu dute 2018ko Andre Mari Zurietako jaietarako, 43 kartel artean.

Euritako bat, irribarre bat eta begi bat ageri dira zuri-beltzeko kartel minimalistan, Gasteizko jaietarako deia eginez. "Begi bat itxita, jaietara deitzeko keinua irudikatu nahi izan dut", adierazi du kartelaren egileak.

Uxue Castillo Eguren gasteiztarra da, 25 urtekoa. EHUko Diseinua eta Sorkuntzan graduatua da, eta  graduondoa Estanpatuen Diseinuan egin zuen Bilbon. Egun, diseinu lanak, ilustrazioak eta ehungintzarako margoketan lanak egiten dabil. Gasteizko I. Marrazki azokan (Mazoka) ere hartu zuen parte. 1.500 euro eskuratuko ditu irabazleak eta 250 azken hiru finalistek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide