Heltzear da Big Band jaialdia

Erredakzioa 2018ko maiatzaren 31

Gasteiz Big Band. Irudia: gasteizbigband.com

Kontzertuak Andre Maria Zuriaren plazan izango dira, ostiralean eta larunbatean.

Ekainaren 1ean eta 2an izango da Gasteizko Big Band Festival jaialdiaren XV. edizioa, Andre Maria Zuriaren plazan. Jaialdi honek jazzarekin lotura duten musiken udako denboraldiari emango dio hasiera.

Kontzertuak ostiralean hasiko dira, 21:00etan, emakumez bakarrik osaturiko Balkan Paradise Orchestra taldearen eskutik. Larunbatean 13:00etan, Big Band Berri arituko da kontzertuan; 20:00etan Gasteiz Big Band eta 22:00etan Puerto Candelaria taldea, mugak zeharkatuko dituen Kolonbiako soinu eztanda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago