Emakumeak eta Gerra Zibilari buruzko mahai-ingurua, Vital Fundazioaren aretoan

Emakumeak eta Gerra Zibila hizpide, mahai-ingurua Vital Fundazioaren aretoan 2018ko mai. 28a, 12:29

Emakumeek gerra garaian bizi izan zutena ezagutzera eman nahi dute, eta jokatu zuten paperaren balioa azpimarratu.

Emakumeen jarduera politikoa eta errepresioa Gerra Zibilean izenburupean, mahai-ingurua egingo dute datorren asteazkenean, hilak 30, Vital Fundazioaren aretoan. Emakumeen egunerokotasuna, errepresioa eta jarduera politikoa aztertuko dute, 19:00etatik aurrera.

Bertan izango dira 'Sareak ehotzen' liburuaren egile Amaia Kowasch, EHUko ikerlari Maria Losa eta EHUko Historia Garaikideko Departamentuan irakasle titular Josu Txueka.

Alava Sarea. Emakume ikusezinak, elkartasuna eta espioitza. 1936-1947 erakusketaren harira, emakumeak eta Gerra Zibila ardatz hartuta Gasteizen egingo den bigarren mahai ingurua izango da. Ekimen honen bitartez, emakumeek garai hartan bizitakoa ezagutzera eman nahi dute, eta gerran jokatu zuten paperaren balioa azpimarratu, biktima zein elementu aktibo bezala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago