Dantza, musika eta kantua uztartzen dituen ikuskizuna artatuko du Gasteizek larunbatean. Arratsaldeko zazpietan jarri dute hitzordua. Ordu horretan, hiru kalejira egingo dituzte: Babesgabetuen, Arka, eta Urrezko Zeledonen plazetatik abiatuko dira.
Bilkura horren bitartez "euskal dantzen, abesbatzen eta musikaren mundua gure hiriko plazetara jalgi" egitea lortu nahi dute, antolatzaileek ohar batean nabarmendu dutenez.
Ikuskizunean talde hauek parte hartuko dute: Gasteizko Sustantzieroak, Gasteiz kantuz, Ganbara Abesbatza, Adurtza Dantza taldea, Zuiako dantzariak, Bidabarri Dantza taldea eta Jare Dantza taldea. Musikari dagokionean, Ordago Folk taldea arituko da.