Munduko gosea arintzeko, korrika

Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 06:00
260 bat ikasle eta irakasle bildu dira lasterketan. / Mendebaldea BHI

Gasteizko Mendebaldea BHIko ikasle eta irakasleek elkartasun lasterketa egin dute, Gosearen Aurkako Ekintza gobernuz kanpoko erakundearen alde.

Joan den ostiralean egin zuten lasterketa, nazioarteko gosearen aurkako egunaren baitan. Ekimenak ikasle eta irakasle andana bildu ditu: orotara 260 bat lagunek parte hartu dute.

Parte hartzaileak bueltaka ibili dira Jaurlaritzatik gertu zehaztutako zirkuituan, 40 bat minutuz. Ikastetxeak helarazitako mezu batean nabarmendu dute lortutako giro ona. Mendebaldeako Kultur Astearen baitan antolatu dute ekimena, baina ez da bakarra izan. Izan ere, DBHko 2. eta 3. mailako ikasleei goseari buruzko eskola berezi bat eman diete. Jasotako dirua zenbatzea falta zaie orain, eta laster GKEko kontu korrontean sartuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide