Gasteizko jaiak iristeko bi hilabete falta diren honetan, Txosnetako Batzordeak egitaraua antolatzeko lanetan dihardu, eta honezkero lehen izenak ezagutarazi dituzte.
Besteak beste, honako taldeak ikusi ahalko dira unibertsitate eremuko oholtza gainean: Miss Bolivia (Buenos Aires), Duluth, (Gasteiz), Koban (Donosti) eta Doctor Deseo (Bilbo).
Datozen egunetan sare sozialen bitartez talde gehiago jakinarazi dituztela iragarri dute.