Ostiralean, hilak 25, hasiko da aurtengo udako kanpaina Mendizorrotzeko kirol-esparruan, eta irailaren 16an bukatuko da. Gamarra, aldiz, ekainaren 1ean zabalduko dute, eta irailaren 9an itxi. Ordutegia 08:00etatik 22:00etara izango da bi esparruetan.
Kanpoko igerilekuez gain, doako jarduera irekiak zein kirol ikastaroak ere eskainiko dituzte aurten. Ekainaren 13tik eman ahalko da horietan izena, gizarte etxeetan, webgunean eta 010 telefono zenbakian.