Gasteizko alde zaharreko Santa Maria plazan izango da euskal dantzen emanaldi hori, esan bezala, 12:00etan. Indarra kultura elkartean parte hartzen duten dantzariek eta musikariek eskainiko dute saio hori. Amaitutakoan, kalejira egingo dute; eta 15:00etan, bazkaria Landatxo kiroldegian.
Egun polita da Indarra Eguna, eta garrantzitsua kultura elkartearentzat, kide guztiak biltzeko aukera dutelako, bost urtetik hasita helduenera arte.