Ekainaren 10eko giza-katera deitu dute

Erredakzioa 2018ko mai. 14a, 13:03

Gasteizko Gure Esku Dagok spota grabatu du, herritarrak ekainaren 10eko giza-katera deitzeko. Euskal herriak erabakitzeko eskubidea duela eta horretarako "mila arrazoi" daudela gogoratu dute.

Joan den apirilaren 21ean eta 22an grabatu zuen Gasteizko GED-k erabakitze eskubidearen aldeko spota. 400 lagunek parte hartu zuten Aihotz plazan, Txagorritxun eta Salburuan grabatutako bideoan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago