Aste honetan ekingo dio Udalak hiriko zenbait ataritan azaltzen diren ikur frankistak kentzeari, Memoria Historikoaren Planaren barruan jasotako ekintza martxan jarriz.
Duela zenbait hilabete eman zuen Udalak xafla frankistak kentzeko neurriaren berri eta azken hilabeteetan etxebizitzetako jabeekin harremanak izan dituzte lanei ekin aurretik.
Egindako azterketaren arabera 149 lekutan agertzen dira izaera horretako xaflak, eta momentuz 62 etxebizitzatako jabeek oniritzia eman diote ikurrak kentzeari; beste batzuk oraindik ez dute erabakirik hartu edota beraien kabuz ekin diote horiek kentzeari.