Bost mila pertsonak hartu zuten parte atzo Gasteizko Martin Fiz maratoiaren hiru lasterketetan. Probarik luzeenean, maratoian, hain zuzen, Enrique Sebastian arabarra izan zen garaile 2.30'ko markarekin. 42 kilometroko probaren lehen emakumea Elena Ugena madrildarra izan zen, 2.51'ko marka lortuta. Patin-lasterketan, Eugenio Landete valentziarra izan zen garaile 1.09' marka lortuta; proba horretako lehen emakumeari dagokionez, Berezi Martinez de la Fuente arabarra nagusitu zen, 1.17'ko denbora lortuz.
AEFAT elkarteari laguntza
Maratoiak AEFAT elkartea lagundu du aurten; alegia, ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroa duten pertsonen eta familien taldea. Izan ere, endekapenezko gaitz honek (neurodegeneratiboa, hain zuzen), oraindik ez du sendabiderik.