Gasteizko Udaleko bozeramaile batzordeak agiri bat kaleratu du, atzo "La Manada" kasuaren inguruan zabaldutako epaiaren harira. Bertan, biktimari eta haren senideei elkartasuna helarazi diete, eta epaiaren kontrako desadostasuna adierazi dute. Bide batez, epaiaren aurrean inpugnazioa aurkeztuko duten erakundeei "babesa" adierazi diete, eta gaiaren inguruan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.