Konstituzio plazako lanak "datozen egunetan" bukatuko direla iragarri du Gasteizko Udalak. "Azken ukituak" baino ez direla falta dio erakundeak, ohar batean: monumentua garbitzea eta hiri altzariren bat jartzea, hain zuzen. Iazko azaroan hasi zituen lanak Opacua enpresak; -344.654 euroko aurrekontua izan du. Egindako esku-hartzean, plazaren erdian zegoen zulogunea kendu dute, irisgarritasun arazoak ematen omen zituen eta. Haur jolasak eta zuhaitzak jarri dituzte ere.
Besteak beste, Honduras eta Txile kaleetako bidegorriak duela gutxi amaitu direla ere gogoratu du Udalak; horietan, 215.000 euro inguru inbertitu dituzte. Martxan jarriko diren lanei dagokienean, Lasarteko ateko bidegorria aipatu dute.