X. eta XI. mendeko politika arabarrean Estibalizko muinoa ezinbesteko pieza estrategikoa izan zen. Hala jaso du Isabel Mellenen Luces en la sombra: los primeros siglos de Estibaliz a travÈs de sus documentos (siglos X-XII) ikerketa berriak. Eremua Bizkaiko Jaunen familiaren zenbait kideren jabegoa izan zen. Gainera, aztertu dituen dokumentuei esker, Mellenek ziurtatu ahal izan du XII. mendearen erdialdera eraiki zen tenplu erromanikoa baino lehen beste eliza bat zegoela bertan. Arabako leku enblematikoenetako baten hasiera historikoari buruz zegoen ezagutzan sakontzea ahalbidetu du azterketa horrek, eta, aldi berean, historiografiak Estibalizi buruz, ia bere sorreratik zekartzan akats kronologiko eta interpretazioko batzuk zehaztea ere ahalbidetu du.
Bestalde, Erdi Aroko euskal arkitekturaren adibiderik onenetakoa da Estibalizko eliza, eta Arabako arte erromanikoaren monumentu adierazgarrienetarikoa. Erromanikoa den arren, hainbat elementu protogotikoak ere baditu. Gurutze latindar formako oinplanoa, gurutzadura zabala eta hiru kapera asimetriko ditu.
Nabarmentzekoak dira hiru absidedun goialdea eta hormak janzten dituzten eskulturak. Estibalizko Andre Mariari, Arabako zaindariari, eskainita dago, eta tailu ederra ikusi daiteke barruan.
XII. mendetik ospetsuak ziren Estibalizen ospatzen ziren merkatuak, eta bereziki maiatzaren 1ean egiten zuten bat; izan ere, egun horretan, Euskal Herriko jauntxo ugari biltzen ziren ArgandoÒa ondoko mendixkan, eta urtean zehar izaniko liskarrak Jainkoaren Borroketan konpontzen zituzten. 1332. urtean, Gaztelak Arriagako Kofradia desegin zuen, Estibalizko santutegiak ordu-arte izaniko eragina galdu zuen, eta urte gutxiren buruan erortzeko zorian zegoen tenplua.
XX. mendearen hasieran Diputazioak eta Gasteizko Udalak Santiagoko Ospitaleari erosi zioten tenplua, eta konpontzen hasi ziren. 1941. urtean izendatu zuten Estibalizko Andre Maria Arabako patroia.
Fitxa
Kuadrilla: Gasteiz.
Udalerria: Gasteiz.
Biztanleak: Argandoñan 37 (Eustaten 2017ko datuen arabera).
Etorkia: Euskaltzaindiaren arabera, inoiz proposatu den 'ezti balitz' azalpenak ez du funtsik, eta Aestivalis izenarekin dago loturik.