Spotaren grabaketan parte hartu dutenei eskerrak luzatu dizkio GEDek

Erredakzioa 2018ko api. 24a, 12:23

Erabakitzeko eskubideari buruzko spota grabatu dute Gasteizen. / Alea

Maiatzaren 14an zabalduko dute emaitza, sare sozialetan.

Asteburu honetan Gure Esku Dago-k grabatutako spotean parte hartu duten ehunka gasteiztarrei "esker ona" adierazi die herri mugimenduak, ohar baten bitartez. Ehunka boluntariok parte hartu dute asteburuko grabaketa lanetan, Gasteizko hiru kokagunetan: Aihotz plazan, Txagorritxun eta Salburuan. Era berean, arlo teknikoez arduratu diren profesionalei ere eskerrak eman dizkiote, "beren ekarpenik gabe egitasmo hau ezinezkoa baitzatekeen".

Antolatzaileen aburuz, spotaren grabaketak “ongi asko ilustratzen du mugimendu honek defenditzen dituen balioak: hiritarren partaidetza, jendearen ahalduntzea eta erabakitze eskubidea". Maiatzaren 14an zabalduko dute grabatutakoaren emaitza, sare sozialen bidez.

Ekainaren 10ean izango den giza katean 5.000 lagun biltzeko asmoa berretsi dute antolatzaileek, “jende zoriontsuz osatutako herri libre bat” eraikitzeko helburuan aurrera egiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago