77 urteko gizon bat hil da gaur goizean, Gasteizko Ariznabarra auzoan, autobus batek harrapatuta. Goizeko bederatziak inguruan izan da ezbeharra, Gaztelako Ateak eta Fontetxako Gazteluaren kaleek bat egiten duten biribilgunetik gertu. Istripuaren ondorioz, gizonezkoak kolpea hartu du buruan. Bertaratu diren sorospen zerbitzuek ezin izan dute lagun horren bizia salbatu.