Ehunka lagun bildu ziren atzo Gasteizen, ostiraleko hilketak gaitzesteko mugimendu feministak egindako deiari erantzunez. Aski da! Erasorik ez erantzunik gabe leloan bildu dute ostiraleko krimenak utzitako amorrua.
18:00etan abiatu da manifestazioa, Andra Zuriaren plazatik. Indarkeria matxistari behin betiko amaiera emateko mobilizazioaren beharra aldarrikatu dute bertan. Ostiralean ere bilkura isila egin zuten Udaletxearen aurrean, talde politiko guztiek deituta. Udaletxeko banderak makila erdian jarri dituzte, biktimei begirunea adierazteko.
Bere bikote ohia eta haren ama labankadaz hil zituen 43 urteko gizonezkoak alta medikua jaso du jada, etxeari sua eman eta zortzigarren pisutik bere burua bota ostean. Epailearen esku utziko dute aurki.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.