Adurtzako pilotalekua berritzeko lanek hamar aste iraungo dute

Erredakzioa 2018ko api. 23a, 07:00

Kirolerako zein hezkuntzarako erabiltzen da Adurtzako pilotalekua. / Google

Estaldura bat jarriko diote Iturritxu kaleko azpiegiturari.

Vasco-Gallega de Construcciones SA enpresak egingo ditu Adurtzako pilotalekua estaltzeko lanak. Hala erabaki dute ostiralean egindako Gasteizko udalbatzan. Gasteiz-hobetuz programaren baitan hautatu dute proiektua, herritarren botoen bitartez.

Orotara, 175.000 euroko aurrekontua dute lanek. Enpresak hamar asteko epea izango du Iturritxu kalean dagoen azpiegitura hobetzeko. Kirol erabileraz gain, Adurtza ikastolako ikasleek ere azpiegitura hau erabiltzen dute, eskola ordutegiaren barruan.

Kantxa eta kontrakantxa estaliko dira, baina, horrez gain, euri-uren hustubideak, elektrizitatea eta argiztapena, babesteko sareak, akaberak eta pintura berrituko dituzte ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago