Martiodako dorretxea zaharberritu dute

Erredakzioa 2018ko api. 23a, 07:00

Martiodako dorrea. ALEA

Martiodako dorretxearen zaharberritze obrak amaitu direla jakinarazi du Diputazioak.

 

289.511 euro gastatu ditu monumentua babesteko, egitura tinkotzeko eta elementu arkitektonikoak zaharberritzeko. Hurtado de Mendozatarren dorretxeak monumentu izendapena jaso zuen 1984an; alta, 2015ean, Martiodako dorretxea egoera larrian eta erortzeko arriskuan zegoen, eta premiazko ekinbidea abiatzea erabaki zuen Kultura sailak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago