Esker oneko agurra Olentzerori

Erredakzioa 2018ko api. 20a, 11:52
Urte luzez Olentzeroren pertsonaia gorpuztu du Iñaki Lasak. / Alea

Mende laurdenez Eguberrietako pertsonaia gorpuztu duen Iñaki Lasaren lana eskertu dute.

Azken 26 urteetan Olentzeroren pertsonaia gorpuztu du Gasteizen Iñaki Lasak, baina azken Gabonetakoa azkenengo hitzordua izan zen. Orain, urte luzeetan zehar egindako lanaren ostean, erretiroa hartzeko garaia da, eta baita egindako ekarpena eskertzeko unea ere.

Atzo egin zioten aitortza Lasari, udaletxean egindako ekitaldi xume batean. Gorka Urtaran alkateak esker ona adierazi dio, hiri osoren partez. “Zoragarri egin duzu, ezin hobeto”, esan dio.  

1952an Beasainen (Gipuzkoa) jaiotakoa, 34 urtez Durako ikastolan maisu izan da Lasa. Diploma bat, Erdi Aroko hirigunearen maketa bat eta “Vitoria Gasteiz akuarelan eta bertsoan” liburuaren ale bat jaso ditu Olentzerori hatsa eman dion lagunak. Lasaren lekukoa hartuko duen pertsonaren izena ez da zabaldu, momentuz.


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide