Aparkaleku berria du Arana auzoak

Mirian Biteri 2018ko api. 18a, 12:24

Autoentzako 157 leku ditu, horietako 6 egokituak; eta 4 bizikleta-aparkatzeko bikoitz.

Dagoeneko erabilgarri dago Ignacio Aldecoa ikastetxeko kirol eremua zena baliatuz egin den azpiegitura. 
Bi solairuko aparkalekua egokitu da bertan. Behekoan, lehen nahierara okupatutako espazioa berrantolatu da, eta 105 aparkaleku (horietako 3 egokituak) jarri dira. Lehen solairuan, 4 bizikleta-aparkatzeko bikoitz instalatu dira, eta 52 aparkaleku (3 egokitu).

Horrez gain, bestelako lan hauek ere egin izan dira: eraistea, eragindako zerbitzuak berriro jartzea, inguruko urbanizazioa sendotzea, ur-ebakuazio, elektrizitate eta argiztapen instalazioak, seinaleztapena, margotzea, eta espazio berria osatzeko behar ziren gainerakoak.

Eraikuntza Birgaikuntza Artapena SL enpresak egin ditu obrak, 366.402,94 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago