Gune bakoitzean, gehienez, bi food-truck egon ahalko dira. Bi kokagune mota bereizi dira: Kirol ekitaldiekin lotutakoak eta egonkorrak. Lehen kasuan, Cervantes ibilbidea eta Buesa Arenako aparkalekuak daude; eta bigarrenean, Olarizuko parkea, AUOaren kanpoko kontsulten eraikina eta Salburuko, Arriagako eta Iparraldeko parkeak.
Funtzionamendu ordutegia 08:00etatik 22:00etara izango da, astelehenetik igandera bitartean; kanpoko kontsulten eraikinean izan ezik, han astelehenetik ostiralera arteko baimena emango da. Lizentzia urtebeterako izango da, aurtengo ekainetik hasita.
Apirilaren 20ra arte aurkeztu ahalko dira eskaerak.