Faxismoari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Errekaleorren

Erredakzioa 2018ko api. 3a, 13:50
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren.

Larunbatera bitartean, zinema proiekzioak, autodefentsa tailerrak, hitzaldiak eta eztabaidak egongo dira.

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.

Gaiari buruz "erantzun erreal" bat eskaintzeko asmoa izan dute antolatzaileek. "Jakin badakigu ez dela orain berriki sortu den arazo bat". Historiara begira, faxismoaren adierazpenik argiena Hitlerren, Mussoliniren edota Francoren erregimenak izan direla gogorarazi dute, baina aldarrikatu dute horiek "icebergaren tontorra" besterik ez direla. Faxismoa "kapitalaren interes eta momentuko beharrizanei erantzuten dien mugimendu eta estrategia bezala" ulertzen dutela gaineratu dute herri mugimenduko kideek. "Kapitalak garaiz identifikatu ez diren mekanismoak martxan jartzen ditu muturreko egoera horretara iritsi baino lehen".

Besteak beste, zinema proiekzioak, autodefentsa ikastaroak, hitzaldiak, eztabaidak eta musika egongo dira jardunaldien harira.

"Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, klase kontzientzia oinarri, egungo testuinguruan sortzen ari diren mugimenduak aztertzea, gure artean esperientziak partekatzea, eta eztabaidatzeko espazio formalak zein informalak sortzen hastea", gaineratu dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide