Autobus geltokietan telefono bidez irakurri daitezkeen QR kodeak jarriko ditu TUVISAk. Aste Santuaren ondoren ekingo diote kodeak jartzeko lanei eta guztira 223 markesinatan eta 112 zutoinetan jarriko dituzte QR kode berriak.
Telefonoaren bidez irakur daitezkeen kode hauei esker, autobus zerbitzuko erabiltzaileek edozein unetan garraio publikoaren egoera zein den jakiteko aukera izango dute. Dagokion kodea telefono mugikorrarekin eskaneatu ondoren, informazio ezberdina jasoko dute: dauden geltokira zein ibilgailu iristekoa den, zein lineatako autobusa den eta linea horri dagokion egoera orokorra zein den.