2018/04/19 21:30

ANTZERKIA

[ZURRUNBILO JAIALDIA] Bat-bateko antzerki norgehiagoka

[ZURRUNBILO JAIALDIA] Bat-bateko antzerki norgehiagoka
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Aurtengo martxoan eta apirilean Oihaneder Euskararen Etxean, Jose Teran aktorearen gidaritzapean, Bat-bateko antzerki norgehiagoka ikastaroa egiten ari dira hamabost lagun. Jendaurrean aurkeztuko da ikastaro horren emaitza. Bi taldetan banatuta (Bufoi ipurterreak eta Titiritero ahoberoak) eta bat-bateko teknikak erabiliz norgehiagoka bat antzeztuko dute. Zurrunbilo jaialdiaren barruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago