Hell Dorado aretoak Los Explosivos talde mexikarraren kontzertua bertan behera uztea erabaki du, taldekide batek bere bikotekidea erasotu zuela jakin ostean. "Ez dugu emakumeen aurkako inolako indarkeririk onartzen", iragarri dute aretoko arduradunek, ohar baten bidez. Kontzertua larunbat honetan, hilaren 24an, egitekoa zen.
Orain dela egun batzuk, aretoko arduradunek ustezko erasoaren berri izan zuten, eta taldearen agentziarekin harremanetan jartzean, honek ez zuen salaketa gezurtatu.
"Taldearen agentziari informazioa eskatu, eta zenbait informazio egiaztatu ondoren, inork ez digu ziurtatu erasoa ez zenik gertatu. Hori dela eta, taldea ez da gure aretoan izango".
Hala, kontzertuan King Mastino talde italiarrarekin izango da bakarrik. Sarrera erosi dutenei dirua itzultzeko konpromisoa hartu du Hell Doradok. Horretarako, helldorado@helldorado.net helbidera idatzi beharko dute.