Maiatzaren 2ra arte ikusi ahalko da Tetrapack 2018 erakusketa Amarika aretoan, Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazte Klik Klak lehiaketa irabazi duten proposamenak biltzen dituena. Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero eta Adriana Fariñas & Ibai Cobok aurkeztuko dituzte beren lanak Tetrapack-en bederatzigarren edizioan, eurek irabazi baitzuten 2017ko Gazte Klik Klak lehiaketa; "Identitateak" lemapean, Gasteizko gazteen ideiak osatzen dituzten askotariko identitateak aurkitu eta agerian jartzea eskatu zitzaien parte-hartzaileei.
Tetrapack-en helburua arte sorkuntza sustatzea da, eta erakustokiak hartuz sortzaile berrien lana ikusaraztea. "Gazte Klik Klak lehiaketak proiektu batean parte hartzeko bide ematen du, prestakuntza-prozesu baten bitartez, ondoren saritutakoen lana ezagutarazten baita. Horri esker, irabazleek erakusketa partekatu batean erakutsi dezakete beren lana, argazkigintza, bideo-sorkuntza eta arte plastikoen alorreko adituen laguntzarekin", azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak. Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatu Igone Martinez de Luna eta artista irabazleekin batera erakusketa aurkeztu dute gaur.