Azkena Rock jaialdia bere kartela ixten ari da, eta gaur Berri Txarrak taldea bertan izango dela iragarri du. Hala, talde nafarrak ekainean bisitatuko du Gasteiz. Ez da rock jaialdi honetan izango den lehen aldian; 2006an Mendizabalan jo zuen eta oraingoan, bere azken diskoa Infrasoinuak aurkeztera dator. Azaroan, taldea lan berriaz mintzatu zen Arabako ALEArekin.
Egun, Azkena Rock jaialdira joateko bi eguneko abonamenduak 115 euroko (+gastuak) prezioa du. Datozen egunetan, behin betiko kartela itxiko duela iragarri du antolakuntzak. Aurtengo kartelburuak Van Morrison eta Joan Jett and the Blackhearts izango dira.