Egun Gasteizko Abetxuko auzoan bizi den Manzanares Cortes familiarekin lotura dute mehatxuek. Zenbait bizilagunek familia kanporatzea eskatu izan dute, delinkuentziarekin lotutako ekintzak egiten dituztela argudiatuta. Abiapuntua hor dagoela dio SOS Arrazakeriak. "Hil egingo zara eta antzeko mezuak bidali zizkion Delinkuentzia Kanpora taldeko kideak SOS Arrazakeriako Garciari.
Diskriminazioaren aurkako kolektiboak salatu du zenbait bizilagunen jarrera gorrotoan oinarritzen dela. "Manzanares Cortes familia presio handiak jasaten ari da eta eurenganako gorroto mezuak egunero gertatzen dira".
Epaileak 150 euroko isuna ezarri dio mehatxugileari. EAEn lehen zigorra da sare sozialen bidez igorritako mezuen ondorioz, SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez.
"Pozik" dira erabakiarekin eta mugarri izatea espero dute. "Jendeak uste du sare sozialetan inpunitate osoz jardun dezaketela eta neurri honek kontrakoa adierazten du".