Gasteizko Udalak 2018rako antolatu dituen opor jardueren programa aukeztu du. Guztira, 2.790 leku eskainiko dira, iaz baino 72 gehiago, guraso elkarteek antolatutakoak kontatu gabe. Besteak beste, jolas txokoak, udako ludotekak, musika, abentura eta ingurumen udalekuak, udako txokokluba eta jarduera nautikoak eskaintzen ditu programak.
Orotara hamaika programa dira, 4 eta 20 urte bitartekoei zuzendutakoak; horiez gain, guraso elkarteek beren udako programak antolatzeko baliabideak dituzte. Egitaraua ekainaren 25etik abuztuaren 31ra arte izango da.
Izena emateko epe bakarra ezarri da jarduera guztietarako (jarduera nautikoetako hastapen ikastaroetarako izan ezik):
- Eskaera: apirilaren 3tik 18ra.
- Zozketa: maiatzaren 7a.
- Formalizatzea: maiatzaren 7tik 15era.
- Hutsik dauden lekuak jakinaraztea: maiatzaren 18a.
- Leku hutsetarako izen-ematea: maiatzaren 23tik ekainaren 3ra arte.
Jarduera nautikoetako hastapen ikastaroei dagokionez, zuzenean emango da izena, maiatzaren 28tik aurrera, leku guztiak bete arte.
Eskabideak aurkezteko zein formalizatzeko bide hauek erabil daitezke:
- herritarrei laguntzeko bulegoak, 08:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera;
- argibideetarako telefonoa: 010 edo 945 161 100;
- Edo udalaren web-orriko egoitza elektronikoaren bitartez: vitoria-gasteiz.org