Goizean goizetik abiatuko dira greba feministara deitzeko taldeak Gasteizko auzoetan. Hainbat ikastetxeren aurrean elkarretaratzeak izan dira, eta saltoki handietara ere eraman dute protesta. "Gora borroka feminista" eta "Emakumeok Planto!" oihu artean, lepo bete dira erdiguneko kaleak eguerdiko ekitaldietan. 12:00etan Andre Mari Zuriaren plazan elkartu eta Dato kalera abiatu dira ondoren; han 30 bat emakumek itxialdia egin dute Gizarte Segurantzaren Institutoaren egoitzan.
"Gaur emakumeok gelditzen gara ikustarazteko gu gabe mundua eten egiten dela. Argi dago bihartik aurrera mundua berriro martxan jarriko dela eta gure bizitzek arriskuan jarraituko dutela. Hori dela eta, egun hau eta gero ezin da beste leku batera begiratu. Diskurtsoetatiak ekintzetara pasa behar da", adierazi du Itziar Gandariasek Euskal Herriko mugimendu feministak egindako lehen balorazioan.