Aldaketa sozialak eragin zituzten emakumeen irudiak, Tuvisako autobusean

Erredakzioa 2018ko mar. 7a, 13:06

Amelia Earhart, Rosa Parks, Maria Teresa de Filippis, Bertha Benz eta Catalina Garcia omendu ditu Tuvisak. Irudien diseinua I.D eskolako ikasleek egin dute.

Bihartik aurrera, garraioa eta aldaketa sozialen alorrean aitzindari izandako bost emakumeren irudia dituen Tuvisako autobus batek Gasteizko kaleak zeharkatuko ditu. Gaur goizean aurkeztu dute irudi hau daraman autobusa, I.D Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolako ikasleek landu dutena. Horrela, Tuvisak bat egin du martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin.

"Aurten, Udalak emakumeen lan aktiboa omendu nahi izan dugu. Eta gure alorrera ekarri izan dugu omenaldi hori, garraio publikoarenera, non oraindik asko falta zaigun berdintasun erreala eskuratzeko. Emakumeen presentzia TUVISAn %12koa da, gutxi gorabehera. Gidariei dagokienez, 35 dira", azaldu du Tuvisako presidente Itziar Gonzalok.

Tuvisako 8. linea egingo duen autobusean garraioen eta aldaketa sozialen alorrean aitzindari izandako bost emakume erakusten dituzten irudiekin errotulatu dute. Emakume horiek dira Amelia Earhart, Atlantikoa aeroplanoz gurutzatuz zuen lehen emakumea; Rosa Parks, emakume afroamerikarra, pertsona zurientzat gordetako aulki batean esertzeagatik espetxeratu zutena, eta giza eskubideen aldeko mugimenduaren ikono bihurtu zena; Maria Teresa De Filippis, 1 formulako autoak gidatu zituen lehen emakumea; Bertha Benz, auto bat gidatu zuen lehena; eta Catalina Garcia, gidabaimena eskuratu zuen lehen emakume espainiarra, eta bere autobus linea eraman zuen lehena. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide