Manzanares Cortes familiak jasandako tratua ikertzeko eskatuko diote Europako Batasunari

Erredakzioa 2018ko otsailaren 20a

Irudia: Hala Bedi

Arazoa konpondu ezean, auzia Europako Batasunera eramango dutela adierazi dute Presencia Gitana eta SOS Arrazakeria elkarteek.

Presencia Gitana elkarteak, SOS Arrazakeriarekin batera, Manzanares Cortes familiaren auzian erakundeen "isiltasuna" salatu dute, Gasteizera etorri eta hamazortzi hilabete igaro direnean. Egoera honen aurrean, kasua Europako Batasunera eramatea erabaki dute, "ez bada konponbiderik ematen".

"Ez dugu arazoa auzi judizial bilakatu nahi", azaldu du Presencia Gitana elkarteko presidente Manuel Martin Ramirezek, baina "gorrotora deitzen duten pertsona hauei" zuzendutako irtenbidea bilatu behar dugu. Era berean, 22 urtetan inoiz ez dutela Gasteizera etortzeko beharrik izan gaineratu du Martinek.

"Denbora amaitzear dago, eta erakundeek isilik eta jarrera bat hartu gabe jarraitzen dute", kritikatu du Arabako Sos Arrazakeria elkarteko presidente Fede Garciak. Zentzu horretan, erakundeen inplikazioa eskatu dute beste behin, eta "isiltasun" honen aurrean, kasua Europako Batasunera eramateko asmoa agertu dute elkarte hauek.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago