Eskola "publikoa eta integratzailea" eskatu du San Martin eskolak

Erredakzioa 2018ko otsailaren 20a

Su Ta Gar taldearen Amesten dugun mundua kanta erabili dute.

Gasteizko San Martin eskolako ikasleek eta irakasleek lipdub berezia egin zuten urtarrilaren 30eko elkarbizitza eguna ospatzeko. Su Ta Gar taldearen Amesten dugun mundua abestia erabili dute, eta bideoan "gure ametsetako eskola" eskatu dute. Taldeak kantan dioen moduan, eskola hau "anitza, koloretsua, inklusiboa, denon ahotsak entzungo dituena, integratzailea eta publiko" da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago