Bi zauritu, auto bat eta tranbiaren arteko istripuan

Erredakzioa 2018ko otsailaren 19a

Irudia: Gasteizko Suhiltzaileak

Ezbeharra Wellingtongo Dukea kalean gertatu da, auto batek tranbiaren aurka talka egin duenean.

Gasteizko tranbiak beste istripu bat izan du gaur goizean. Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, Wellingtongo Dukearen kalean, auto batek tranbiaren aurka talka egin ondoren. Horren eraginez, bi zauritu izan dira, eta Santiago ospitalera eraman dituzte. Ibaiondo adarreko zerbitzua ordu erdiz eten behar izan dute.

Zehazki, istripua Wellingtongo dukearen eta Valentin Foronda kaleen arteko bidegurutzean izan da. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago