Udaltzainekin "pazientzia" agortu zaiola onartu du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, eta datorren asteazkenerako, otsailak 21, akordiorik lortzen ez badute, zorroztasunez jokatu duela iragarri du, "neurri sendoak" hartuz.
ETBn eskainitako elkarrizketa batean azaldu du azaro hasieran lan gatazka hasi zenetik 25 batzar egin dituztela sindikatuekin. Udal gobernuak egindako eskaintzari uko egin diotela gogoratzearekin batera, pasa den larunbat arratsaldean, esaterako, lanerako ezintasuna argudiatuta, 25 udaltzain inguruk ez zutela lanik egin salatu du.
Alkatearen iritziz, neurri horiek "bidegabeak eta onartezinak" dira, eta honako ohartarazi du: "Datorren asteazkenean izango dugu bilera gainerako talde politikoekin. Ordurako akordioa lortzen ez bada, neurri sendoak jarriko ditugu mahai gainean".