Goizeko 11:30ean autobus bat agertu da Jacinto Benavente kaleko errotonda baten gainean. Autobusak 200 metro ibili da gidaririk gabe, aldapan behera, eta Jacinto Benavente eta Florida kaleen arteko bidegurutzean dagoen errontadara igo da. Udaltzaingoa istripua ikertzen ari da, baina ikerketen arabera, ibilgailuak ez zeukan esku-frenoa jarrita.
Autobusak egin duen bidean, sei zuhaitz, hiru farola eta bi trafiko-seinale bota ditu, eta kontrako erraila eta bidegorrira sartu da. Ez da zauriturik egon, eta kalteak materialak izan dira.