Martxoak 8

Erratza eta amantala eskulturetan, greba feministara deitzeko

Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 22:28

Martxoaren 8ko Gasteizko Greba Asanbladak hiriko eskultura ezagunenak "atondu" ditu, greba feministara deitzeko.

Gasteizko eskultura ezagunenak amantala eta erratzarekin agertu dira gaur goizean. Martxoaren 8ko Gasteizko Greba Asanbladak ohar baten bidez azaldu bezala, zenbait eskultura "atondu" dituzte, martxoaren 8rako deitu dute greba feministarako deia zabaltzeko.
"Grebarekin bat egiten duen emakume oro berdina egitera animatzen dugu, emakumeok egiten dugun ezkutatutako lan ez onartuak eta gutxietsiak azalera atera ditzagun", azaldu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!