TAOa mugikorretik ordaindu ahal izango da, udazkenetik aurrera

Erredakzioa 2018ko ots. 10a, 08:00

TAO eremuan aparkatzeko txartela erosteko eta epea luzatzeko aukerak eskainiko ditu mugikorretarako aplikazio berriak. 

Udazkenetik aurrera, TAO zerbitzua telefono mugikorraren bitartez ordaintzeko aukera izango da: modu horretan, erabiltzaileek ez dute parkimetroraino joan behar, aparkatzeko txartela eskuratzeko. Izan ere, TAOa telefono mugikorraren bitartez ordaintzeko sistema bat jarriko dute. Aplikazio batekin ordaindu ahalko da dagokion tarifa, eta oraingo ordainketa metodoak ez dituen beste abantaila batzuk ere eskainiko ditu. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur onetsi du ordainketa sistema telematikoa ezartzeko lehiaketa.

Hala, ordaintzeko nahikoa izango da dagokion doako aplikazioa deskargatzea, Play Store eta App Store plataformetan. Aparkatzeko txartela erosteaz gain, erositako epea luzatzeko aukera ere eskainiko du metodo berri honek. Gainera, baimendutako denbora gainditzeagatik salaketa baliogabetu, edo ordainketa-egiaztagiria lortu ahal izango da mugikorraren bitartez. Gainera, erabiltzaileari alerta bat bidaliko dio erositako denbora bukatzear dela ohartarazteko, baita salatu dutenean ere.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago