Gasteizko Udalak hiriko zenbait etxebizitzetan oraindik dauden xafla frankistak kentzeko programa abian jarri du. Guztira, 149 eraikin dira, eta datorren astean Udalak gutuna bidaliko die eraikin horietan dauden komunitateei, aipatu sinboloak kentzea eskaintzeko. Gastuak Udalak ordainduko ditu.
2011an, Eusko Jaurlaritzak sinbologia frankista duten etxebizitza-eraikinen errolda egin zuen, eta bertan zehazten denez, 300 dira Gasteizen ikur hauek dituzten eraikinak. Hala ere, Udalak hauek banan-banan egiaztatu dituela adierazi du, eta bere erroldaren arabera, 149 atarik dute horrelako sinboloak. Izan ere, 168k beren kabuz kendu dituztela gaineratu du. Era berean, Bizikidetza Zerbitzuak erroldan agertzen ez diren jabe erkidegoen eskaerei ere erantzungo die, fatxadatik xafla kentzea eskatzen badute.
Informazioa jaso ondoren, jabeen batzarrari dagokio xafla kendu nahi duten erabakitzea. Eskatuz gero, Udalak enplegu-planeko langileak eskatutakoa betetzera.
Interesa duten erkidegoak Bizikidetza Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan, bizikidetza@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa edo 945161209 telefonora deituz.