Inauteriak hasi dira Alde Zaharrean. Ramon Bajo eta Landazuri eskoletako umeek ostegun larderoa ospatu dute arratsaldean, Goian elkarteak antolaturik. Lehendabizi, kantaldia egin dute Santa Maria plazan, eta besteak beste, berriki euskaratu duten Gasteizko margolariak kanta abestu dute. Ondoren, kalejiran abiatu dira Landatxo kiroldegitik eta amaitzeko, txokolatada eta dantza izan dute bertan.
Bestetik, Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Federazioko haurren eta zuzendariek ere Ostegun Gizena ospatu dute Plaza Berrian, Folklore Akademiarekin batera. Oskorriren lau abesti eta Jueves de Lardero kanta ezaguna interpretatu dituzte.