Ostegun larderoa ospatu dute Gasteizko haurrek

Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 18:30

Ramon Bajo eta Landazuri eskolako eta Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Federazioko haurrek kantaldiak eskaini dituzte, Alde Zaharrean eta Plaza Berrian.

Inauteriak hasi dira Alde Zaharrean. Ramon Bajo eta Landazuri eskoletako umeek ostegun larderoa ospatu dute arratsaldean, Goian elkarteak antolaturik. Lehendabizi, kantaldia egin dute Santa Maria plazan, eta besteak beste, berriki euskaratu duten Gasteizko margolariak kanta abestu dute. Ondoren, kalejiran abiatu dira Landatxo kiroldegitik eta amaitzeko, txokolatada eta dantza izan dute bertan.

Bestetik, Arabatxo Arabako Haur Abesbatzen Federazioko haurren eta zuzendariek ere Ostegun Gizena ospatu dute Plaza Berrian, Folklore Akademiarekin batera. Oskorriren lau abesti eta Jueves de Lardero kanta ezaguna interpretatu dituzte. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago