7.000 lagun baino gehiago izango dira Gasteizko inauterien desfilean

Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 22:55

Konpartsa guztiak elkartu dira Goiuri jauregian.

25 konpartsek parte hartuko dute larunbat arratsaldeko eta igande goizeko desfileetan.

Errekorra hautsiko du aurtengo Gasteizko inauterien desfileak, eta guztira, 7.039 lagunek parte hartuko dute, 25 konpartsetan banatuta. Desfilea larunbat arratsaldean (18:30ean), eta igande goizean (12:00etan) izango da, eta hiriko kaleak zeharkatuko ditu.

Konpartsek beraien mozorroak aurkeztu zituzten atzo arratsaldean Goiuri jauregian. Aurten, Aranako auzo elkarteko lagunek gasteiztarrak gonbidatu dituzte inauterietan parte hartzera.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago