Zabalik da FotoArte lehiaketa

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2018ko ots. 6a, 13:53

2017ko lehen saria Oscar Mansok eraman zuen. OSCAR MANSO

Hamalaugarren edizioa bete duen argazki-lehiaketan obrak aurkezteko epea otsailaren 28ra arte zabalik dago.

FotoArte argazki-lehiaketaren XIV. edizioa zabalik da. Nahi duen orok parte hartu ahalko du. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez. Originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan. Aurkezteko epea otsailaren 28ra arte zabalik izango da. Internetez aurkeztu ahalko dira lanak, FotoArte lehiaketaren web-orrian. 

Epaimahaiak hogeita hamar argazki hautatuko ditu lehenengo, eta horiek Gasteizko gizarte etxeetako erakusketa-aretoetan jarriko dira ikusgai. Horien artetik aukeratuko ditu epaimahaiak irabazleak; sariak mila, zazpiehun eta laurehun euro izango dira, eta bi accesit ere emango dira, bakoitza 150 eurokoa.

Gasteizko Udalak antolatzen duen lehiaketaren helburua da herritarrak argazkilaritzara hurbilaraztea eta alor horretan sorkuntza sustatzea: "Irudien bidez jarduera artistikoa modu erakargarrian ikusten laguntzea haren adierazpen guztietan". 2017ko edizioan 204 lagunek hartu zuten parte, eta 376 argazki aurkeztu ziren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago