Zabalganeko liburutegia zabaldu dute

Erredakzioa 2018ko ots. 5a, 13:52
Kultura zinegotzi Estibaliz Canto eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martinez inaugurazioan izan dira.

Liburutegiak 9.000 liburu baino gehiago eskainiko dizkie auzokideei.

Irailean ateak zabaldu zituen Zabalganako gizarte etxeak liburutegi berria estreinatu du. Honekin 23 dira udal sarean dauden liburutegiak, eta guztira, 9.372 dokumentu jarriko ditu auzokoen eskura.

Hala, Zabalganeko ekipamenduak familientzako liburutegia, gazte eta helduentzako liburutegia, ikasteko gela eta sarearen funtsak gordetzeko biltegi handia ditu.

Orotara, liburutegi sareak 200.000 liburu baino gehiago eskaintzen dizkie bazkide diren 95.799 lagunei. Aurreko urteko datuen konparatuta, %3,45 igo da kopuru hori.

Sarearen irudi berria

Inaugurazioarekin batera, Udalaren Liburutegi Sarearen irudi berria aurkeztu dute. Web-orriko informazioa ere berrantolatu da, bilaketa intuitiboagoa izan dadin. Gainera, otsailaren 12tik aurrera, liburutegi sarearen irudi berria daramaten poltsa bat eta orri-markatzeko bat emango zaie liburu bat maileguan hartzen dutenei, irakurleen fideltasuna eta ohitura saritzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide