Gasteizko Animalien Babeserako Elkarteak jakinarazi du 2016. urtean 900 txakur utzi zituztela txakurtegian abandonatuta. Esfortzu askorekin horietako batzuk adopzioan ematen baldin badira ere, beste asko denbora luzez txakurtegian geratzen direla, eta ondorioz, instalazioak gainezka daudela ohartarazi dute.
Egoera horren aurrean, txakurtegia berritzea eta adopzio kanpainak sustatzea eskatu diete berriro ere erakundeei.